Logo

Aurten ez ditugu udalekurik antolatuko. Hala ere, Ingeles udalekuak bilatzen ari bazara, jakinarazi nahi dizuegu, gure begirale batzuk English Camp Navarra udalekuetan topatu ahalko dituzuela.

Camp Navarra

7 -13 arteko umeak

Kokalekua

Leortzako herrian, Araban, egiten dira gure udalekuak, Gasteiztik 20 minutura.

Datak

Ekainan eta uztailan 13 eguneko bi udaleku eta uztaila maieran 6 eguneko beste bat eskaintzen dugu.

Kanpalekuen tamaina

Udaleku bakoitzak 65 ikasle eta 13 begirale izanen ditu gehienez.

Ingelesa

Ratio txikiekin lan egiten dugu, ingelesean murgiltzeko eta hurbileko arreta pertsonala bermatzeko.

Datak
7 - 13 urte arteko umeak, 2024
Aurten ez ditugu udalekurik antolatuko. Hala ere, ingeles udalekuak bilatzen ari bazara, jakinarazi nahi dizuegu, gure begirale batzuk English Camp Navarra udalekuetan topatu ahalko dituzuela. Este año por desgracia no vamos a organizar campamentos. Si estás buscando campamentos en inglés, os informamos de que podréis encontrar a varios de nuestros monitores en English Camp Navarra este verano. https://www.englishcampnavarra.es/

programa

Lurkoin jarduera guztiak ingelesean murgiltzen ditugu .

Goizean, gosaldu ondoren, batzarra egiten dugu, eta eguneko plana azaltzen dugu. Ondoren, jarduera aktiboen hautaketa egiten da, adibidez, yoga, kirolak, zumba, jokoak, etab. eta haur bakoitzak gehien gustatzen zaiona aukeratzen du.

Jan aurretik, udalekuan zehar landuko duten, beraiek hautatutako proiektu batetan lan egiten dute, azken egunean, talde guztiaren aurrean erakutsiko dutena.

Bazkaldu ondoren, Maeztuko igerilekuetara habiatzen gara basoaren itzalpean. Merienda eta gero, lau jarduera eskaintzen ditugu, eta, horien artean, haurrek bat aukera dezakete.

Afaldu ondoren, gure Night Games famatuetara jolasten gara; askorentzat, hau da eguneko puntu gorena.

Oheratu aurretik erlaxazio txiki bat izan ondoren, denok agur esan eta lotara goaz!

Lurkoitik hurbil egiten ditugun irteerez gain, bi txango ere egiten ditugu, bata hondartzara eta bestea ur-jauzi batera.

Murgiltze-esperientzia

Ingelesean murgiltzeko giroa sortzen dugu, horretarako begiraleen %85a gutxienez natiboak dira.

Proiektuak

Udalekuetan, haurrek proiektu bat aukeratu eta lantzen dute. Horrela, udalekuan zehar egindako sorkuntza, azken egunean denen aurrean aurkezten dute.

Bazkaria

Txaro, gure sukaldariak, egunero etxeko janari goxoa prestatzen digu. Gainera, ahal duen guztietan, bertako produktuak erabiltzen ditu.

Jarduerak

Egunero jarduera ugari eskaintzen ditugu, eta, horien artean, haurrek aukeratu dezakete. Beti dago aukeran kirolen bat, abentura ekintzak, artistikoak edo lasaiak esate baterako.

Baserri-eskola

Gure udalekuak benetako baserri eskola batetan egiten dira. Bertan, haurrek untxiak, ahateak, oiloak eta ardiak zaintzen dituzte.

Igerilekua

Eguraldi ona egiten duenean, ondoko igerilekuetara joaten gara. Basoaren itzalpean dagoen ibilaldi batek zuzenean eramaten gaitu bertara.

Osasun Segurua

Haur bakoitzak segurua izango du udalekuetan zehar.

Giro segurua

Lotura estuak sortzen ditugu begirale eta haurren arteko ratio txikien bidez, 6-7 haur izaten ditugu begirale bakoitzeko, horrela, haur bakoitza zaindu eta laguntzen dugu.

Udaleku bat baino gehiago…

7 eta 13 urte bitarteko haurrentzat, 13 eguneko udalekuak dira, Arabako Mendialdeko baserri eskola polit batean.

Baso eta errekaz inguratuta, natura ezagutu eta abenturak bizitzeko eszenatoki ezin hobea eskaintzen digu Lurkoik. Lekuak aukera asko eskaintzen dizkigu, ibilaldiak egiten ditugu errekan zehar, leizeak esploratzen ditugu, lakuan bainatzen gara, labar-pinturak egiten ditugu, kometak... Bada zerbait guztiontzat!

Hondartzara eta urjauzi batetara egiten ditugu txangoak, eta maiz, Maeztura eta bertako igerilekuetara joaten gara.

Guzti hau ingelesez gertatzen da. Aisialdian ere, gure begiraleak haurrekin aritzen dira ingelesez, gertutasunez, murgiltze-esperientzia mantentzeko. Gure ikasleak ez ditugu ingelesez hitz egitera behartzen; hala ere, sari eta laudorioen bidez, haurrak ingelesez hitz egiteko motibatuta sentitzen dira, baita hitz gutxi batzuk besterik ez badakite ere.

"Como los años anteriores me lo he pasado muy bien. La verdad es que cada año pienso que es mejor que el anterior. Me gustan las actividades que hacemos, lo que más el riverwalking."

Lier - camper, Lurkoi 2019