Logo

Aurten ez ditugu udalekurik antolatuko. Hala ere, Ingeles udalekuak bilatzen ari bazara, jakinarazi nahi dizuegu, gure begirale batzuk English Camp Navarra udalekuetan topatu ahalko dituzuela.

Camp Navarra

UDALEKUAK FAMILIAN

datak

Gure familien udalekuetan interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan

Nolako da famili udalekua?

Udaleku ezin hobea da asteburu bat etxekoekin ingelesa praktikatzen pasatzeko. Gainera, egun batzuk kanpoan bizi ahal izango dituzu, lanik gabe, etxerik gabe eta mugikorrak isilik, esperientzia honen %100 aprobetxatzeko. Hauxe duzue oparirik onena: kalitatezko denbora familian.

The Farm-eko udaleku guztietan bezala, ingelesez bizi, hitz egin eta pentsatuko duzu, edo hori espero dugu gutxienez. Atera zure ingelesa eta erakutsi zure seme-alabei ikastea dibertigarria dela! Ez da beharrezkoa hizkuntzan maila altua izatea, oinarrizko nozioekin aski da. Denon artean, familia eta begiraleekin, seguru elkar ulertzen dugula.

Programa

Family Camp asteburuan, jarduera-programa bat egiten dugu, batzuetan familian, beste batzuetan taldean, talde osoan edo bikoteka jokatzen dugu. Eginkizun guztiak: mahaia jarri eta jasotzea, garbitzea, etab. haurren eta helduen artean antolatzen dira. Horrek ongizate-lotura sortzen laguntzen du, eta ingelesa praktikatzeko testuinguru ezin hobea da. Janaria etxekoa da eta motz ez geratzeko, ugari!

Natura eta kokalekua ahal dugun guztia aprobetxatuko dugu, eguraldiak uzten digun beste eta asteburu bakoitza, bakarra izango da: ez dira tailerrak, jokoak eta erronkak errepikatzen, Family Camp bakoitzeko programa guztiz freskatzen da.

Eta gauez sua piztu, ipuinak kontatu, abestu eta mahai-jokoetan jolasten gara. Gero lotara joateko ezer hoberik ez!

Más que un campamento...

Ingelesean murgildu

Praktikan jarri zure ingelesa modu natural batetan eta ingelesean murgildutako ingurunean.

Jarduerak

Familiek asteburuan zehar era askotako jarduerak egiteko aukera izango dute.

Familia-sentimendua

Begirale eta familiek elkarrekin lan egiten dute asteburua berezia izan dadin.

Konexioak

Ezagutu antzeko ideiak dituzten familiak, eta indartu loturak seme-alaba eta familiarekin.

"Como los años anteriores me lo he pasado muy bien. La verdad es que cada año pienso que es mejor que el anterior. Me gustan las actividades que hacemos, lo que más el riverwalking."

Lier - camper, Lurkoi 2019